XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez zuten sozietatekoek politagorik atzematen ahal, Rambo izateko parada berehala hartu baitzuen besteak.

Soldadoz bezti egiten zituen belarrak ere, eta arraintza sasoina izan ala ez, pistola gerrian sartuko zen epizerian pasta paketa baten erosteko.

Gorka eta Mikeli, biei, irudi bera pasatu zitzaien burutik. Nonbeit ikusia zutela jadanik.

- Ez dugu ez, iduritzen zait, arrain bat edo bi biltzean krima haundirik egiten. Eta gainera (keinu bat) ttipiak dira hoberenak... azitan.

Gibeleko pentzean oihaletxearen ezartzeko baimena galdegin zioten.

Behatzaile onak zitezkeen, proposatu baitzien bordan lo egitea, erotua izan behar zela gaua kanpoan pasatzeko abendoan.

Funtsean ez zen lur pean baino gaitzago izan behar.

Estalgiak hedatu eta, lehen lana maparen ateratzea izan zuten, Zorrotzarreko erreka hura non zegoen.

Ur haundiaren bestalderdian, malda larretsu baten erdian.

Egia zuen ostalerrak, ez zen hor leizerik iragarririk.

Biharamun goizean, bai biziki ontsa lo egin zutela, zer den gazte izatea, berak ez zuela loa hain aise kausitzen ahal, ohe on batean ere, askaldu ziren eta Zorrotzarreko erreka hartara abiatu.

Sinpleago ez zen.